blogak

Beranduegi

Euskal Herriko eta Venezuelako ikasleentzat selektibitate bateratua proposatu du EH Bilduk

Selektibitate-azterketa berezituek nazio zapalduen genozidio kultural eta linguistikoa sorberritzen dutelakoan, EH Bilduk proposatu du Euskal Herriko eta Venezuelako ikasleek unibertsitaterako hautaproba berdin-berdinak egitea. Horrek esan nahi du, besteren artean, venezuelarrek erantzun beharko dituztela ganboatar eta oinaztarren arteko gerrari buruzko galderak, eta euskaldunek osatu arawak eta tupi-guarani familia linguistikoen nork-nori-nork aditz taulak. Aldiz, Corte Inglesetik zuzenean, Iñaki Anasagastik ETBn esan du proposamen “irrigarria” dela eta, izatekotan, Huelva eta Cuenca espainiar probintziekin adostu beharko genukeela selektibitatea. “ETBko albistegiak ikustea besterik ez dago errealitate berean bizi garela konturatzeko”, esan du. “Oh, wait, hori jada proposatu duela besteren batek? Logikoena da…”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07