blogak

Beranduegi

ETB: “Diada egin da pandemia garaian, liskarrak eragin ditu, eta gainera dena utzi dute zerri eginda”

Pasa den larunbatean ospatu zuten aberri eguna Katalunian, “pandemia izugarri baten erdi-erdian, eta mugimendu independentistaren barruan dagoen zatiketa agerian utziz”, ETBko albistegiek nabarmendu bezala. “Parte-hartzaileek, gainera, kristalezko botilak eta edalontziak jaurti dizkiete poliziei, bizilagunen loa aztoratu dute, eta Diada egin den plaza zerri-zerri eginda utzi. Plastikozko zorroak, tabako paketeak, gernu-arrastoak… eta deabruari dei egiten dioten izar sataniko horien pintadak. Magufo-akelarre beldurgarria izan da”. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, prentsa-ohar baten bidez jakinarazi du ez dela unerik onena Diadak egiteko. “Orain ez, beste lehentasun batzuk daude”.

The post ETB: “Diada egin da pandemia garaian, liskarrak eragin ditu, eta gainera dena utzi dute zerri eginda” appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07