blogak

Beranduegi

Ehunka herritar bildu da ETBren egoitzan, “Eutsi, Tapia asko gara” lemapean

Ehunka herritar bildu dira Bilbon eta Miramonen, Arantxa Tapiak Azpeitiko Corrugados auzian izandako jarrera babesteko. Txalo artean hartu dute Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen sailburua. Eskertuta eta hunkituta agertu da: “Sentitzen dudana esatea ezinezkoa zait, egun hauetan jasotako babesa eskertzeko hitzik ez dut. Azken hiru hilabete hauek oso gogorrak izan dira. Erkoreka, Urkullu, Xabier Peritz, Xabier Saldias… elkarrekin askotan egon gara, Txarrantxa tabernako gaupasa eroak gogoan. Babes handia jaso dut, eta egia kontatzeak ez digu loa kendu, baina beste gauza askok, bai: Conquisen nominazioak-eta. Guztiok gaude hemen, ETB1, ETB2, ETB3, ETB4, ETBSat, EiTB musika, Gaztea, Gizaker… bat eginda, guztiok gure herria maite dugulako, Azpeitia guztiona delako, baina batez ere gurea. Ingurumen sailburu bezala diot, naturaren gainetik bakarrik izarrak daudela; eta Garapenerako sailburu bezala, ba ekonomiaren gainetik, eeee, ni eta nire zaldia”.

The post Ehunka herritar bildu da ETBren egoitzan, “Eutsi, Tapia asko gara” lemapean appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07