blogak

Beranduegi

“Egiazko euskaldunen espeziea kinka larrian da, emakumeak eta wifia lapurtzera datozen hezurbeltzengatik”

Gu sortu ginen enbor zuria pitzatzen hasi dela kezkatuta, jardunaldia antolatu du Biltzarrek, burugabetzarako ekimen net euskaldunak. “Gero eta zailagoa da astearte gauean sagardotegian norbait naturala aurkitzea, tatuajeak dituen harri-jasotzaile bat ikusi nuen aurrekoan eta aza entsalada, mantxurrianoek eta astoek baino jaten ez duten hori, betiko tabernako menuan gehitu dute… euskal arraza urtzen ari zaigu. Hurrengoa zer izango da beltz bat Athleticen?”, adierazi du Pako Gorringo potroeuskaldunak. Jardunaldian, euskal senari jarraikiz, bi hamaiketako, zikiro jana, txotxa eta ondorengo solasaldiak antolatu dituzte: “Mendian gora haritza, ahuntzak mugetan dabiltza”, “Euskaraldia 2020: ahobizi eta belarrimotzak?, “Salvini, ezezagun hori”. Xabinatorren komiki guztien irakurraldia prestatu dute gauerako. ENA duten umeentzat haurtzaindegi zerbitzua ere prestatu dute auzolanean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07