blogak

Beranduegi

Donostiako Mari Domingi haserre, umeek euskara batuan idatzi diotelako

“Umeek ulertu behar dute Donostian euskara batua erabiltzea ez dela naturala, eta bertoko euskalkian idatzi behar dizkigutela mezuak, Lasarte-Orian, Urnietan edota Errenterian egiten duten moduan”, azaldu digu Mari Domingik, buru gaineko kukurutxoa atontzen duen bitartean. “Bestela, hor ibiltzen gara beste kupel-handi hori eta biok opari zerrenda ezin deszifratu, ikastoletako maistra nazionalistek duela bi egun asmatutako euskara artifizial hori ez baitago ulertzerik. Mila trumoi, eskola zaharreko donostiarrak gara gu, duela 2.000 urte jaioak! Ez idatzi batua moderno horretan, mesedez! Donostiak altxorrik badu, hori bere euskalkia da”. Gutunak batuan bidali dizkioten umeek oparirik ez dutela izango azaldu digu berdintasunaren izenean Olentzerorentzat asmatutako azafatak. “Urtzi Urrutikoetxeak esaterako ikatz puska bat besterik ez du jasoko. Lander Garrok bai, hari punta puntako beyblade ziba bat oparituko diogu, bere hitz jario ederraren metafora gisa”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07