blogak

Beranduegi

Beranduegi, Lorea gasteiztar baztertuaren alde

Loreak ez dakienez euskaraz irakurtzen, Gasteizko Udalak “ur-mozketa” bat iragarri arren dutxa beroa hartzen hasiko da, banku bat “margotu berria” dagoela ohartaraztean bertan eseriko da, “ez igo tranbiara hura martxan dagoen bitartean” oharra irakurrita tranbiaren atzetik korrika joango da, eta “kontuz, txakurrak” seinalea ikustean saltxitxoi bokata bat jateari ekingo dio. Eta, bistan denez, Gasteiz bezalako hiri euskaldun elebakar batean, oztopo urbanistiko handia da hori. Horregatik, Beranduegik bat egiten du Lorea bezalako herritar marjinatuen eskubideen alde Ignacio Gallo-Ancho Arabako PPko buruak sustatu duen PPL Pin Parental Lingustikoarekin, denok dugulako eskubidea dutxa beroa askatasunez hartzeko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07