blogak

Beranduegi

Beranduegi 3×1: Ilargiko topaketa kapitalista

Hirugarren denboraldiko aurrenekoa. Kevinek hitza emana zuen ez zuela mihia gehiegi astinduko, baina uda oso aberatsa izan du intelektualki, eta ganbaran gordea zuena herri xeherari helarazi behar zion. GKS, Kimua, Basoa, Herri auskalo zer, ilargiaren existentzia ukatzen duen tio Tomasen airnb berezia… hamaika topaketatan ikastitakoak aletu dizkigu, aletu ditugu, saio kapitalista honetan. Podcasteko artaldeari oharkabean pasa zaion datu bat ere ezagutu dugu: Txillardegiren betaurrekoak ziren gauza oso sexia.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

The post Beranduegi 3×1: Ilargiko topaketa kapitalista appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07