blogak

Beranduegi

Beranduegi 10: Gernika koka kola

Beranduegiren hamargarren saioa baliatu dugu gure ereserki proposamena egiteko: hemendik aurrera, Eusko Gudariak kantatu ordez, Gernika koka kola abestuko dugu Euskaltzaindiak zerbait egiten duen bakoitzean. Baina egun horretatik geroz eta hurbilago egon arren, urrun gaude oraindik, eta bien bitartean, ziklismoaz, ETBren biraketa kulturalaz eta IƱarrituren hitzei esker amaitu diren gerrez arituko gara; gure estiloan, ezer asko jakin gabe, jardunean.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07