blogak

Beranduegi

Asteburuetako mariatxiak euskaltegian matrikulatu ditu ETBk, kritikak ekiditeko

Pancho Juarez, Tenoch García eta Rodrigo Zelayetarentzat aste berezia izan da hau: Mexiko DFko euskaltegian lehenbiziko klaseak hartzen hasi dira. Urtebetean euskaraz kantatzeko gai izatea da hiru mariatxi hauen helburua. “Nola ez dugu ba ahalegin hori egingo, euskaraz kantatzen duten taldeek baino entzule euskaldun gehiago dauzkagu-eta ETBri esker! Asteburuero-asteburuero jartzen dituzte gure kontzertuak, baita txar samarrak ateratzen zaizkigunean ere. Ze jatorrak Barinaga lizentziatua eta beste denak”. Mariatxien euskara-klaseek zenbait berezitasun izango dute. Adibidez, Xabier Saldias hilabetean behin beraiekin bilduko da rantxerak tirolesekin nola uztartu erakusteko eta Gaur Eguneko gidoigileek ere musikariekin elkarlanean jardungo dute, Arantza Tapia nola aipatu irakasteko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07