blogak

Beranduegi

Aste Santuan soilik apaizek, mojek eta Jonan Fernandezek bidaiatu ahal izango dute

LABIk ateratako azken gida-lerroetan jasoa dagoenez, apirilaren 1etik 5era apaizek eta mojek soilik bidaiatuko ahal izango dute erkidego batetik bestera. Baita Jonan Fernandez fede-gizonak ere, azken urteotan izan dituen 38 lanpostu publikoetan bildu eta soberan geratu zaion ogia eman diezaien gosez diren pertsona guztiei. Gainerakoak, hausnarketa-prozesu erlijioso batek eskatzen duen moduan, etxean sartuta pasa beharko dituzte bost egun, ahalik eta umiltasun handienean Josukristoren nekaldia eta piztuera ospatzeko. Beranduegiri adierazi digutenez, honezkero hiru bat herritan ikusi dituzte apaiz multzoak footing egiten ume eta nerabeen eskolen bueltan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07