blogak

Beranduegi

Arantza Tapiak aurkeztuko ditu ETBko albistegiak, emaitza bera baliabide publiko gutxiago gastatuz lortzeko

Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri dituen neurrien artean, askok espero zuten erabaki bat dago: Arantza Tapiak aurkeztuko ditu aurrerantzean ETBko albistegiak, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. “Dagoeneko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua minutu gehiago agertzen da aurkezleak baino, beraz, urrats logikoa zen notiziak zuzenean berak ematea”, esplikatu du Arantza Tapiak berak aurkeztu duen lehen informatiboan. Arantza Tapiaren komunikazio-gaitasuna eta gai ugariri buruzko jakintza aipatu ditu Arantza Tapiak izendapenari buruzko albistean eta gaineratu du eguraldi iragarpena eta kiroletako informazioa ere Arantza Tapiak emango dituela: “Arantzaparrada” izena jarriko diote lehenbiziko sailari eta “Arantzarmaila” bigarrenari.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07