blogak

Beranduegi

Alokairua ordaintzeko problemak dituztenek euren organoak eman ahalko dituzte diruaren ordez, lege berri bati esker

“Organizatu zaitez” programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Elkargoak aurrekaririk gabeko lege-ekimen bateratua bultzatuko dute irailean, “Euskal Herrian alokairuan bizi diren pertsonen bizimodua pixka bat erraztea” helburu duena, prentsari bidalitako ohar batean azaldu dutenez. Bakoitzak bere eremu administratiboan etxebizitza-lege berri bat onartuko du eta, horri esker, alokairua ordaintzeko justu samar ibiltzen direnek diruaren ordez euren organoak eman ahalko dituzte. “Muga batzuk jarriko ditugu, noski” azaldu dio Beranduegiri Jon Mirena Arriortuak, Higiezin Enpresen eta Organo Salmentaren euskal clusterreko bozeramaileak. “Adibidez, pertsona batek birika bakarra eman ahal izango du, biak inola ere ez”. Ospitale publikoek lagunduko dute organo-donazioetan, baina do it yourself filosofiarekin egindako organo-ekarpenak ere onartuko dira.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07