blogak

Beranduegi

Africa Banbaataa: “Joselu Anaiak eta bere entornoak autokritika egin behar dute”

“Joselu Anaiak, Egan, Drindots, Akelarre… Erromeri-giroan dantzarazi gaituzten talde guztiek barkamena eskatu beharko lukete sortutako minagatik. Pandemia honek triskantza eragin badu, izan da urteotan Euskal Herriko plazetan bildu duten jendetzagatik”, adierazi du Africa Bambaataa DJak, Bilboko Fever diskotekatik zuzenean. “Hau bezalako garitoetan ordea gauzak desberdinak dira, jendea ez da hainbeste arrimatzen, besapeko izerdiak PH neutroa du, eta Gotzone Sagardui alderdikideak egoki adierazi duenez, jendea komunera joaten da egin beharrak egitera eta listo, metro eta erdiko tartea beti errespetatzen da… eta kontrol handiagoa dago, poliziak maiz etortzen dira segurtasun-neurriak bete eta materiale guztia, komunean bertan, egokia ote den testatzera…”.

The post Africa Banbaataa: “Joselu Anaiak eta bere entornoak autokritika egin behar dute” appeared first on Beranduegi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07