blogak

Begizta

Kapitalismoari aurre egin gabe, arrazakeria ezabatzen saiatu zen ikonoa

David Rockefeller, Bilderberg Kluba sortu eta CIA diruz lagundu zuen milloiduna Nelson Mandelarekin. CIAren parte-hartzea ezinbestekoa izan zen Mandela atxiltzeko, eta ondoren 27 urtez espetxean izateko.

David Rockefeller, Bilderberg Kluba sortu edoeta AEBtako CIAren lana diruz lagundu zuen milloiduna Nelson Mandelarekin. CIAren parte-hartzea ezinbestekoa izan zen Mandela atxiltzeko, eta ondoren 27 urtez espetxean izateko.

Gaur, abenduak 5, munduko agintari gehienak Nelson Rolihlahla Mandelaren izaera goraipatzen ari dira, heriotzaren 4. urteurrenarekin bat . Hego Afrikako apartheidaren aurkako borrokan terrorista izan zena, bakearen aldeko ikurra izan dela entzuten diogu munduan gerra eta biolentzia barreiatzen ari diren agintariei. Nolatan ba?

Bere bizitza eta militantzia politikoa Aparheida suntzitzera dedikatu zituen Mandelak. Hego Afrikako Aparheidean azal zuriko 4 milioi pertsonek 40 bat milioi beltz esplotatzen zituzten, besteak beste, azal ilunekoek ez zutelako inolako eskubide politiko edo sozialik onartuta. Eskulan merke, on eta errentagarria ziren enpresari zurientzat. Borroka luze baten ostean, 27 urteko espetxealdia barne, sistema anker horri amaiera eman eta lege berrietan herritar guztiei eskubide maila berdina aitortzea izan zen Mandelaren arrakastaren handiena.

Berdintasun formala
Berdintasuna hitzez legeetan jasotzea lortu zuen, baina, aldaketa politikoak gora behera, ezberdintasun sozialek bere horretan jarraitu dute gaur egun arte. Mandela presidente izandako urteetan, eta bera gabe, orain arte ANCk gidatutako gobernuek kapitalismoak herrialdean eragindako arrakala sozial eta politikoa bere horretan utzi dute. Eta hala, egun Hego Afrika da munduan “batzuen” eta “besteen” artean alderik handiena duen herrietako bat da. Herritarren gehiengoak pobreziara kondenatuta jarraitzen du lehen bezala. Horien gehiengoa beltza izanik. 2015ean gizartearen erdia baino gehiago pobreziaren azpitik bizi zen. Munduan langabezi tasarik handienetako bat da Hego Afrika, %25 pasa. Eta okerrena, edo hobe esanda, horren ondorioz, “arrazakeriaren gaiak Hego Afrikak duen erronkarik garrantzitsuenetako bat da gaur egun ere “, hala dio Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Hego Afrikako Batzordeak

Arrazakeriaren muina ez ikutzea erabaki zuen Mandelak, sitema politiko xenofoboa aldatzea deliberatu zuen, baina klasismoa ikutu gabe. Hau da herritar batzuen(nagusiki beltzak) eta besteen (nagusiki zuriak) artean alde izugarriak sortzen dituen sistema ekonomikoaren oinarriak bere horretan uztea aukeratu zuen. 1992ko Davoseko gailur ekonomiko ospetsuan mundu osoari argi utzi zion Mandelak bere lerro politiko eta ekonomikoek ez zutela helburu neoliberalismoak ezarritako mugak gainditzea.

Beraz, galdera da. klasismoari aurre egin gabe, sistema ekonomiko eta politikoa eraldatu gabe, ba al da arrazakeria desagerrarazterik? Galdera horren erantzuna aurkitzeko leku ona izaten jarraitzen du Hego Afrikak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07