Abenduaren 6an Amerikako Estatu Batuen gobernuak unilateralki legitimatu zuen biolentziaz okupatu eta anexionatutako hiri bat, Jerusalem Israelgo hiriburu izendatuz eta enbaxada hara mugitzeko asmoa erakutsitz. Israelek ‘hiri santua’ bortxaz okupatu (1948) eta anexionatu (1967) zuenetik, lehen mailako lehen aitortza ofiziala da.
1980an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak munduko estatu guztiei dei egin zien ordezkaritza diplomatiko oro Jerusalemdik kanpora eramateko eta ordutik ez da enbaxadarik izan Jerusalemen. Munduan kontsentsu ia erabatekoa duen erabakiaren kontra egin du Trumpek.
Halere, iragarpenak iragarpen, AEBetako Estatu Idazkarik onartu du enbaxada ez dutela Tel Avivetik Jerusalemera mugituko, gutxienez, 2020ra arte. Beraz, Jerusalemen jaiotako amerikarren pasaporteetan “jaio-lekua: Jerusalem” jartzen jarraituko du eta ez Israel. Gai honetan, kontsentsu orokorra, nazioarteko legedia eta zentzu komuna dituzte AEBek parez pare. Ez zaie hain erraz egingo Israelgo Apartheidari karta zuria oparitzea.
Infografia kalitate handiz deskargatzeko: trumpKontsentsuarenAurka.pdf
ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana.