blogak

Basamortukoak

Terrorismoaren aurkako neurri arriskutsuak Afrikan

  Libiako gizon Kel_tamasheq-a, tuarega 

 

 

 

   2014. urtearen bukaera, eta 2015. urtearen hasiera bitartean, Afrikako gutxienez 8 estatuk aldatu du terrorismoaren aurkako legedia.

Erakunde zibil anitzek, baina, gogor kritikatu ditu lege berri horiek, euren itzalpean askatasunaren aurkako eraso onartezinak gordetzen direla, uste baitute.

Kontinenteko mehatxu terroristak honako hauek dira: Nigerian eta inguruko herrialdeetan Boko Haram, Estatu Islamikoa Afrika iparraldean, Shebab Kenian, eta AQMI edo Ansar Eddine Sahelen.

Denek diote Islamaren izenean ari direla borrokan, eta menderatze politikorako programa, diskurtso teokrataz mozorrotzen dute.

Mehatxuei aurre egiteko Egiptok, Tunisiak, Txadek, Marokok, Kamerunek, Boli kostak, Libiak eta Kenyak terrorismoaren aurkako legedia aldatu dute, baina lege berriek lasaitu ordez, urduritasuna areagotu dutela dirudi. Atxilotuek poliziaren zaintzapean igarotzen duten denbora, prentsa-askatasunaren aurkako erasoa, eta gehiegikeria mota guztiei atea zabaltzen dien terrorismoaren definizio lausoa dira punturik kritikatuenak.

Terrorismoaren aurkako borrokan, errepresiboenen artean daude Egipto, Nigeria, eta Libia. Heriotza zigorrera jo dezaketen hiru estatu bakarrak dira, gainera. Egipton, terroristatzat hartzen den Anaia Musulmanak mugimenduko ehunka kide, heriotzaren korridoreetan daude egun.

Poliziaren zaintzapean igaro beharreko epea ere, eztabaidagai da. Egipton zehaztugabea da ustezko terroristarentzat, Nigerian 90 egunekoa da, eta 360 egunekoa, hau da, urte betekoa da Kenyan.

Kontua da, askatasuna eta giza-eskubideak murrizten dituzten lege hauek, antzuak direla heriotzaren apologia egiten duten talde fanatiko, eta antolatuen aurka.

Erakunde zibilen ustez, litekeena da, legedi berria, herrialde horietan oposizioa erreprimitzeko tresna gisa erabili nahi izatea.

 

 

 

 

Sahel-intelligence. Les risques de derive de la lutte antiterroriste en Afrique. 2015-08-22 (moldatua)

 

 

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07