blogak

Basamortukoak

Anjel Lertxundi, hitzak josten

Gure amak esango zukeen bezala, puntada finez josi duzu zuk beti oihala Anjel, hitza hitzari tentuz, eta artez lotuz.

Zentzumenen gozamenerako bideak urratzen imajinatu izan zaitut sarri, han eta hemen hizkuntzaren alde malkarrak arakatzen, zuzentasunaren eta dotoreziaren bila, egoskor.

Arteari, baina, begirada zorrotzaren akuiluarekin joan zatzaizkio atzetik, irmo, mingainean herdoilik ez, eta bazterrak majo astintzen.

Ai! eta guztiaren gainetik, obraren errematerako, eta jakintsuek ohi duten eran, apaltasunetik eskaini izan diguzu zure hausnarketa bakoitza, sortu fruitu bakoitza, handia, oso handia zarela erakutsiz!

Hainbeste urteren ondotik, bazoaz Berriako zutabetik, eta umezurtz koitadu bihurtu gaituzu, halabeharrez. Itxaropena, halere,nekez galtzen dugu, eta… nondik egingo diguzu hurrengo eupada, Anjel? Noiz?

Esperoan, irrikaz, gelditzen gatzaizkizu.

Mila esker guztiagatik.

Bihotzez.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07