blogak

Barakaldo euskaraz

Udaberri magikoa

Udaberri Magikoa gaur bertan hasi da!! Magorik onenak elkartzen dira gu guztiok benetako magian sinetsarazteko!!! Euskaraz izango dira ikuskizun batzuk!
Lutxana, Burtzeña eta Zuhatzoko zentroetan aurrez eman beharko da izena:  https://bit.ly/40jV1xa
Hamar bat azti ibiliko da auzoz auzo magiaren kultura sustatzen.
Modurik magikoenean emango dio Barakaldok ongi etorria udaberriari. Datorren astelehenean, hilak 27, helduko da Udaberri Magikoa, kultur programa berri bat, adinekoen gizarte zentroetara, kultur etxeetara eta hiriko aisialdiko guneetara magia hurbilduko duena.
Hamar azti izango dira: Ibon Magoa, Eneko Magoa, Asier Kidam, Oliver Magoa eta Liuba, Andrés Madruga, Santi el Mago, Nicolás Chevalie, Mago Antxon Blue eta Chavini.
Animatu zaitezte!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07