blogak

Barakaldo euskaraz

Gurasolagun ekintza Sasibururen 30. urteurrenean: parkez parke jolasten

Maiatzaren 28an, larunbatean, Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak bere 30. urteurrena ospatuko du egun osoko jai baten bidez: tailerrak, musika, puzgarriak, bertsoak, jolasak, herri bazkaria…

Gurasolagun ekintza hau “Parkez parke jolasten” egitarau horren barruan sartzen da, maiatzaren 28an, 17:00etan, San Bizente auzoko hainbat parketatik ibiliko gara jolasak egiten (parke bakoitzean kaleko jolas bat). Ekintza dibertigarri, dinamiko eta alaia izango da, kolorez eta musikaz lagundurik. Bertan parte hartzera animatzeaz gain, Sasibururen egun osoko jaian egotera ere gonbidatzen zaituztegu. Bada garaia kaleak alaitasunez eta euskaraz betetzeko, merezi dugu eta!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07