blogak

Barakaldo euskaraz

Giltzarri udan bai !

Hona hemen uda honetako egitaraua: irteerak, txangoak, ginkanak, dantza, skatea, herri kirolak… eta ez aspertzeko ekintza piloa.

Izen-emateak ekainaren 7tik 10era bitartean egongo dira zabalik, eta Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin ahal izango dira, www.barakaldo.eus webgunean. Eskabideak dauden plazak baino gehiago badira, hiru zozketa egingo dira: ekainaren 14an, prestakuntza-ibilbideetarako, eta ekainaren 15ean, txangoetarako eta Barakaldoko jarduera eta jolasetarako zozketa, hurrenez hurren.

IBILBIDEAK

Prestakuntza-ibilbideek astebeteko iraupena izango dute, eta bi goizetan hainbat diziplinatako prestakuntza-jarduerak egingo dira (hiri-dantza, teknologia eta digitalizazioa edo hiri-arteak), baita astearen amaieran, ostiralean, ibilaldi bat ere.

Jarduera horiekin ahalik eta parte-hartzaile gehienengana iritsi ahal izateko, pertsona bakoitzeko prestakuntza-ibilbide bakarra aukeratzea proposatzen da, baina tokirik izanez gero, bigarren aukera batean parte hartzeko aukera emango da.

  • 1. IBILBIDEA  “DANCE WEEK”

ekainaren 28 eta 30 Clara Campoamor ZZaren kanpoaldea 11:00-13:30

Uztailak 02 – Irteera: Sopuerta Abentura, 9:30-14:45. Prezioa: doan

  • 2. IBILBIDEA  “DIGITAL WEEK”

ekainak 29 eta uztailak 1 LurkiBilgunea 11:00 – 14:00

Uztailak 02 – Irteera: Sopuerta Abentura, 9:30-14:45. Prezioa: doan

  • 3. IBILBIDEA  “URBAN WEEK”

ekainak 29 eta uztailak 1 Ongravity (Megapark) 11:00-14:00

Uztailak 02 – Irteera: Sopuerta Abentura, 9:30-14:45. Prezioa: doan

  • 4. IBILBIDEA  “DANCE WEEK”

Uztailak 05 eta 07. Clara Campoamor ZZaren kanpoaldea, 11:00-13:30

Uztailak 09 – Abentura txangoa Lekeitiora, 9:30 – 17:30. Prezioa: doan

  • 5. IBILBIDEA  “DIGITAL WEEK”

Uztailak 06 eta 08. LurkiBilgunea, 11:00 – 14:00

Uztailak 09 – Abentura txangoa Lekeitiora, 9:30 – 17:30. Prezioa: doan

  • 6. IBILBIDEA  “URBAN WEEK”

Uztailak 06 eta 08 Zirkodomo (Bagatza)  11:00 – 13:30

Uztailak 09 – Abentura txangoa Lekeitiora, 9:30 – 17:30. Prezioa: doan

JARDUERAK ETA TXANGOAK

Bloke honetan, neska-mutilek nahi adina jarduera aukeratu ahal izango dituzte, baldin eta libre dauden plazak badaude.  Eskabideek plaza erabilgarriak gainditzen badituzte, bi zozketa egingo dira plazak esleitzeko: bat jardueretarako eta bestea txangoetarako, biak 2021eko ekainaren 15ean.

 EKAINAK 23 – 3, 2, 1 GOAZEN! 17:30 – 19:30 (C.C. Clara Campoamor). Prezioa: doan

EKAINAK 25- ARTZAINA EGUN BATEZ (Abadiano) 9:00 – 15:30 Prezioa: 5,40€

EKAINAK 29 – AKELARRE IHES GELA 17:00 – 19:30 (Parque de Lurkizaga) Prezioa: doan

EKAINAK 30 – PADDLE SUP (Bilbao) 15:30 – 20:30 Prezioa: 5,40€

UZTAILAK 07 – PAINTBALL. (Amorebieta) 16:30 – 20:00 Prezioa: 5,40€

UZATAILAK 08 – HERRI-KIROLAK KOADRILEN ARTEKO TXAPELKETA Lasesarreko Frontoia. 17:30 – 19:30 Prezioa: doan

UdanBai_2021

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07