blogak

Barakaldo euskaraz

Alaine Agirre idazlearekin elkartuko dira Barakaldoko berbalagunak

Literatur jardunaldietan, Alaine Agirrerekin elkartuko dira Barakaldoko berbalagunak Kamisoi zuri zetazkoa liburua jorratzeko.

Hona sinopsia: Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren araua.

Irakurri liburua eta elkartu gurekin patxadaz hitz egin eta gozatzeko. Apirilaren 27an, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07