blogak

Baloreak baloratzen

XALBADOR GOGOAN...


Baloreen artean kultura ere badago. Gaur geure kulturaren bertsolari bat ekartzen dugu gogora, gaur 41 urte zendu zelako Fernando Aire Etxart Xalbador bere jaioterrian, Urepelen (Nafarroa Beherea), 56 urte zituelarik eta omenaldia jaso ondoren. Hemendik omenaldi txikia egin nahi diogu gaur.

Euskaltzale amorratua, bertsolaria eta artzaina zen, kontalari ona ere bai: hamaika pasadizo, ipuin eta txiste kontatu ohi zuen lagunartean. Urrutira ematen zuen baino hiztunagoa eta alaiagoa zen Xalbador. Hala ere, bertsoengatik gogoratuko eta miretsiko da Xalbador mendez mende. Izan ere, "Odolaren mintzoa" liburuan bilduma paregabea utzi zigun. Baina idatzizkoetan bakarrik ez zen maisua izan, baita bapatekoetan ere.

Euskal Herri osoan ezaguna, miretsia eta maitatua, lehen ere behin baino gehiagotan omendua, 1969an Donostian, 1976ko uztailean Donibane Lohizunen...

Hil ondoren ere bai omenaldi asko jaso izan ditu, hona hemen ezagunenetarikoa, Xabier Letek egindako kantua:




Gehiago jakin nahi baduzu pertsonaia honen inguruan, hurrengo loturan EITBk eskainitako dokumentala luzatzen dizugu, Eneko Dorronsororen "Xalbador izana eta izena". Geure ondarearen partea da, merezi du ikusteak!

Pasa den urriaren 22an, omenaldi bat egin zioten bere jaioterrian. Hil zenetik, urtero-urtero gorde zaio egun bat, Xalbador Eguna ospatuz. Euskaltzaleen bilgunea izaten da, baina, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherekoak gutxiengoa dira tamalez. Nahiz eta jarraitzaile gutxi eta publizidade txikia izan, espero dugu ohitura polit hau inoiz ez galtzea eta Xalbadorren arima bizirik irauntea.



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07