blogak

Baloreak baloratzen

PANTAILAREN BESTE ALDEAN

Kaixo balorazale:

Jakin dugu ikasle batzuk ez direla gailuen erabilera ona e─čiten ari, nahiz eta gai hau berria ez izan eta askotan jorratu izana. Horren ildora, azken egunotan entzun da komunikabideetan Frantzian telefonoak legez debekatuta egongo direla datorren ikasturtean eskola guztietan. Geure uste apalean, ez da neurri egokia, horrela ez baita arazoa akabatuko. Gailuekin sortzen dira arazoak, baina gailua bera ez da arazoa, haren erabilera desegokia baizik. Kontua da gailuek ez daukatela errurik, hau da, erabiltzen dituztenak ez daudela ondo hezituta erabilera egokian. Horretan jarri behar da indarra eta horregatik behin baino gehiagotan jorratu dugu gaia hemendik. Arazo bat konpontzeko, aurre egin behar zaio, eta horretarako arriskuak egon behar; baina laguntzarekin posiblea da berbideratzea.

Materiala ikertzen ibili gara eta zurekin partekatu nahi ditugun bideo batzuk topatu ditugu. Ez zaitugu beldurtu nahi, baina egia da agertzen diren egoerak nahiko errealak izan daitezkeela.

Has gaitezen lehenengoarekin:





Kontuz partekatzen duzun informazioarekin. Sare sozialetan ezer argitaratu baino lehen, pentsa ezazu ondo informazio hori nork ikus dezakeen eta benetan garrantzitsua den partekatzea... Gelditu zara une batez pentsatzen zertarako egiten dituzun publikazioak sare sozialetan? Zein helbururekin egiten duzu? Zerbait gertatuko litzateke ez bazenu egingo? Gure aholkua: argi ez badaukazu, hobe ez egitea...

Pasa gaitezen bigarren bideo honetara. Beharbada ikusita daukazun, Movistar entrepresaren iragarkia izan zelako. Badazpada ez duzun ikusi, ez dugu ezer aurreratuko. Ikus dezagun!





Ziur, gu bezala, zu ere bai zur eta lur gelditu zarela amaieran gertatzen denarekin eta ematen duten mezuarekin... Jakin badakizu ez duzula ezegazunekin hitz egin behar, ea adibide hau presente daukazun horrelako arazorik sahiesteko. Azken adibide hau ildo beretik doa, erne ikusi:





Ikaratuta, ezta? Hasieran aipatu dugun moduan, ez zaitugu ikasratu nahi baina erne egon behar duzu eta zaindu behar dituzu pantailaren beste aldean dauzkazun harremanak.

Amaitu nahi dugu zuri laguntza eskaintzen. Ziur zeure ondoan nagusi asko dituzula, baina beharbada  lotsatzen zara eta ez dakizu zelan edo nori eskatu laguntza. Ez dago txarto norbaitekin partekatzea gertatzen zaizuna edo salatzea ikusi duzun hori, baina hobe nagusi batekin egiten baduzu. Zure lagun batek entzungo dizu baina bere aholkuak, beharbada, ez dira zuzenenak izango; berak, zuk bezalako ikuspuntua izango duelako eta horrelako egoera batean hobe nagusi batengana jotzea, are gehiago profesionala izanik! Hona hemen zeuri zuzendutako doako zerbitzua:





ZeukEsan Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gunea da. ZeukEsan-ek laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka.

Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116111, doakoa da eta guztiz anonimoa.

Bestetik, ZeukEsan web-orrialdea duzu eskura, eta blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baldin baduzu ere.

Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu; buruan "bueltaka" dabilzkizun gaiei buruz orientazioa edo aholkua behar baduzu; edo norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak)... deitu edo idatzi dezakezu.

Honen guztiaren atzean psikologoak eta gizarte-hezitzaileak daude, haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak, beraz esku onetan zaude.

Jakin ezazu lasaitasun osoz deitu edo idatzi dezakezula, esku onetan egongo zara-eta. Badakite zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaituzte, eta laguntzen saiatuko dira. Lagundu nahi dizute, besterik gabe!

Horregatik, laguntza behar baduzu: eskatu! Aprobetxatu aukera!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07