blogak

Baloreak baloratzen

NESKATOEN NAZIOARTEKO EGUNA


Kaixo irakurle hori!

Gaur geure urteurrena da, beraz, hasieratik jarraitzen bagaituzu ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!! 

Iaz bezala, hona gatoz neskatoen nazioarteko egunarekin, sarrera horrekin eman genion hasiera blog honi. Gai garrantzitsua denez ikertzen ibili gara baina, zoritxarrez, ez dugu kanpaina ofizialik aurkitu, are gutxiago euskaraz... Tamalgarria da modu ofizialean inork ez inbertitzea etorkizuneko emakumeengan. 

Berdintasuna lortzeko, gaur eguneko gizartearekin hasi behar da lanean, horretan datza irakasleon lana: gaur egungo ikasleak heztea etorkizuna eraldatzeko eta mundu justuago lortzeko. Baina geu bakarrik ezin izango dugu eta instituzioek horrelako kanpainak ez badituzte bermatzen, ez da modurik egongo...

Ziur asko hurrengo bideoaren irudi batzuk ezagunak egingo zaizkizu, duela urte batzuk telebistako iragarki batenak dira. Bideo honetan iragarki horren xedea azaltzen digute eta menu potenteak ematen dizkigute. Erne egon!!





Hurrengo bideo honek munduko nesken inguruko datu ikaragarriak ematen dizkigu:





Hau dena jakinda, zergatik ez da neskei laguntzeko kanpaina gehiago bultzatzen? Geu, txoko txiki honetatik, geure gaurko ekarpen txiki honekin zerbait lortzea espero dugu.

Amaitu nahi dugu indarkeriaren kontrako eta bakearen aldeko eskola-egunean erabili genuen esaldi batekin, Eduardo Galeanok idatzia eta Argiak euskaratuta eta hurrengo pankartan jarrita:



jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07