blogak

Baloreak baloratzen

MUNDUA ESKALAN

Kaixo balorezale,

Inoiz gelditu zara gure Lur planeta hau nola dagoen osatuta pentsatsera? Bai, ura, landareak, animaliak... badaude baina, nola osatzen dugu pertsonok? Zeintzuk dira proportzioak? Gaurko sarrera honekin honen inguruan hausnartuko dugu.

Jarraian ikusiko dugun bideoa moldaketa bat da. Originala "El mundo en miniatura" da eta Albert-ek bidali zigun. Eskerrik asko!

Hona hemen guk egindako moldaketa:




Ziur gaude aho bete hortz geratu zarela hainbat datuekin. Guri behintzat hori gertatu zaigu. Nork pentsatuko zuen proportzioak hain esanguratsuak izango zirela? Konturatu zara zein zoriontsuak garen jaio garen lekuan eta familietan jaiotzeagatik? Munduko mapa hartuz gero, zentimetro batzuk hegoalderantz edo ekialderantz jaio ezkero ez genuen hain arazo larriak izango. Gure "play" 3. edo 4.a izatea ez litzaiguke inportatuko, edo gure gurasoek erositako arropa edo zapatilen markak ez zuten garrantzi handirik izango. Zer jan eta non egin lo izango ziren gure kezkak.

Mundu hau aberastasuna dauka guztiontzako, ez duzu uste? Orduan, zergatik biztanleriaren %82a bizi behar da txarto edo oso txarto? Zergatik galdu behar dute beraien herrialdeek duten aberastasun naturala? Zergatik ez dira hobeto banatzen denon artean guztiok ondo bizi ahal izateko? zer nolako interesak dauzka ondo bizi garen %8 horrek?

Askotan plazaratzen dugun moduan, zuen eskuetan dago etorkizun hobeago bat lortzeko aukera... Bakoitzak jakin behar du zer den garrantsitsuagoa berarentzat, mundua eta bertan bizi garen guztiok edo txanponak.

Asteburu ona izan!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07