blogak

Baloreak baloratzen

LOVE STORY


Kaixo balorazale hori:

Gaurko sarrerari Haizeak bidalitako bideo batekin hasiera emango diogu. Ez zaitugunez baldintzatu nahi, zuzenean bideoa ikusiko duzu:





Harrituta, ezta? Hain polita zirudien guztia hasiera batean, ezen inork ezin zuen imajinatu horrelako amaiera garratza! Espero dugu inori gertatu ez izana horrelakorik eta, hau eredua ikusita, aurrerantzean inori antzekorik ez gertatzea.

Nahiko esanguratsua da bideoa bera baina sakon aztertuko dugu oso gai kezkagarria bata eta jakinaren gainean jarri nahi zaitugu. Bideoaren amaieran ematen da datu sinestezina, zelan da posible fidatzea eta inoiz ikusi ez duzun ezezagun batekin gelditzea? Ziur gaude ume horiek, interneten ezagututako pertsona aurrez aurre ikusteko pausa eman dutenak, jakinaren gainean egongo zirela.  Saiatuko gara protagonisten zapatetan hartzen eta hurrengo galdoerak erantzuten: zerk bultzatu ahal izan ditu horrelako erabakia hartzera? Zer onura ekarriko die? Arriskurik ikusten ahal duzu hartutako erabakiez? Zer egin dute txarto?

Kontrolaezinak dira umeen papera modu desegokian jokatzen duten heldu horiek, horregatik jakinaren gainean jarri nahi zaitugu eta alarma piztuta izan dezazun nahi dugu horrelako egoerarik gerta ez dakizun.

Amaitzeko identifika ditzagun zein pausu ez diren egokiak: bideoaren hasieran laguntasun eskaera jasiĀ”otzen du mutikoak. Onartuko zenuke ezezagun baten eskaera bat? Baietz erantzunez gero, inporta zaizu kontatzea zertarako? Aurrerago argazkia ekatzen dio mutikoak neskatxari, honek tontoarena egiten du hasiera batean baina azkenean elkarri bidaltzen diote, egokia al da ekintza hori? Hemen, orain arte egindako gogoetekin, ezetz borobila erantzun izana espero dugu. Amaieran  elkar ezagutzeko gelditzeko pausua ematen dute biek... Inoiz onartuko zenuke horrelako proposamenik?

Beharbada bideoa ikusi aurretik ez zitzaizun hain larria iruditzen horrelakorik egitea. Horrela bazen,  bideoa aztertu ondoren eta egindako hausnerketen ostean, orain iritziz aldatu izana espero dugu eta kontuan izango duzula etorkizunean horrelako eskaerarik edo proposamenik jasoz gero.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07