blogak

Baloreak baloratzen

JOLASAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurko sarrera xume hau, gaurko egunean, maiatzaren 28an, Jolasaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela jakinarazi nahi dizugu. Iaz azaldu genuen egunaren jatorria eta hainbat bideo luzatu genituen.
Jolastea ume guztien eskubidea da baina, tamalez, leku guztietan ez da bermatzen. Ostiraleko sarreraren ildora, guztiok ez gara zorte handikoak...
Jarraian txertatzen dugun bideoan antzikako jolasak agertzen dira. Batzuk ezagunak egingo zaizkizu eta beste batzuk, ordea, guztiz ez ezagunak izango dira. Egia esan, ez daukate zerikusirik gaur egingo umeek dituzten jostailuekin... Adi ikusi eta etxean galdetu aiton-amonei ezagutzen ez dituzun jolasez.



Ziur gauza berriak ikusi dituzula! Berdina gertatuko zaie geure nagusiei “Play”-ez aritzen zarenean edo Kahoot-a aipatzen badiezu...

Bilatu tarte bat gaurko eguna jolasten ospatzeko!

Gora jolasa!

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07