Ekainarekin bat uda eta ikasturtearen amaiera datoz, baina baita oso egun garrantzitsu batzuk ere. Aste honetan, hain zuzen, Ingurumenaren eta Ozeanoen Mundu Egunak ospatzen dira (ekainaren 5ean eta 8an hurrenez hurren). Iaz, bi egun hauen berri emateko "Ingurumena: altxor mugatua" idatzi genuen zurekin partekatu eta eztabaidatu ahal izateko.
Aurten, erakundeek, lotu dituzte egun biak eta "Plastikorik gabeko Planeta" lelopean izendatu dute. Suposatuko duzunez, munduan dagoen plastiko hondakinekin bukatzeko nahiarekin lotuta dago eta gaiari sarrera emateko lehenengo bideoari ekingo diogu:
Ziur gaude zenbait daturekin aho bete hortz geratu zarela. Bazenekien 8,7 milioi espezie mota ezberdinak zeudela? Eta urtero 500 mila milioi plastikozko poltsak erabiltzen zirela? Guri gehiegi iruditu zitzaigunez informazio hori, zurekin partekatu nahi ditugun kalkulu batzuk egin genituen:
Lurra planetak, gaur egun, 7442 milioi biztanle ditu eta, bideoaren arabera, denon artean 500.000 milioi poltsa erabiltzen ditugu, hots, unitatera laburtuz gero, munduko pertsona bakoitzak, urtean zehar eta batez besteko, 67 poltsa gutxi gorabehera erabiltzen dituela esan nahi du. Gure inguruan nola erabiltzen diren ikusita, ez du hainbeste ematen... Agian hobeto erabiltzen ikasi beharko genuke, ez duzu uste? Ideiaren bat duzu? Ozenki partekatu nahi ez baduzu, gogora ezazu behean