blogak

Baloreak baloratzen

EZ FIDATU IKUSTEN DUZUNAZ...


Kaixo irakurle hori:

Iaz jarraitzen bazenuen blog hau, gaurko gaia ez zaizu ezezaguna egingo. Pasa den ikasturtean behin baino gehiagotan landu genuen aurreiritzien kontua. Zergatik etiketatu jendea ezagutu baino lehen? Edo zergatik aurrepaitu norbait informazio guztia ez badaukagu?





Pausuz pausu joango gara aztertzen bideoa. Ziur gaude hasiera batean barrea eragin dizula, atsoa kolpeka hasten denean paketetxoa eskuratu ahal izateko. Baina, jokabide zuzena izan al da hori? Uste duzu hori dela eta ekarri dugula hona bideo hau? Zelan jokatu horrelako egoera batean garrantzitsua den arren, hori ez da arrazoi nagusia. Kanpoko itxurarekin lotuta dago. Istorioaren amaiera ikusita, horrela izango zela uste zenuen istoria aurrera zihoan ahala? Nor uste zenuen izango zela erruduna, atso koitadua edo mutil "makarra"? Zergatik erabili ditugu kakotxak makarra hitzarekin? Suposatzen dugu zu ere mutilaren kanpoko itxura horrek engainatu zaituela eta bera zango zela erruduna pentsatu duzula. Zergatik? Zerk bultzatzen gaitu horrela pentsatzen? Aurreiritziak! Hor dago koxka! Ez gara ikusten dugunaz fidatu behar, ikasi behar dugu beste modu batean begiratzen, bakoitzak bere betaurrekoak ditu baina, askotan, oso zikin daude eta komeni da garbitzea. Ez duzu uste?

Jarraian, beste bideo bat. Ea zer nolako lotura aurkitu ahal diozun aurrekoarekin! Erne egon!





Guri gertatu zaigun moduan, beharbada ez zenion zentzua aurkitzen baina amaieran ondorioren bat atera duzula badakigu! Gauza asko lantzen dira eta! Hasieran ahalegina adierazten da, behin eta berriro harra saiatzen denean potetik ateratzen. Ez du amore ematen, nahiz eta porrotak eta kolpe handiak jaso; berak jarraitzen du ahalegintzen.

Mantis agertu denean, zelan interpretatu dituzu harraren aurpegiak? Ulertu al duzu eman nahi zion mezua? Eta zer deritzozu Mantisen jokaerari? Zuzena izan al da? Guri ezaguna egin zaigu egoera hau, zuen artean askotan gertatzen den arazoa da, bata besteaz trufatzea eta horrek arazoak ekartzea. Ez al digute irakatsi txiki-txikitatik besteak tratatu behar ditugula gu tratatuak izatea gustatzen zaigun moduan? Eta berdin dela zelan jokatu duten gurekin? Hori da, azken finean, harrak, tximeleta bihurturik, egiten duena. Ondo baino hobeto tratatzen du Mantis, nahiz eta berak berdin ez duen jokatu.

Amaitzeko gorgotea txiki bat luzatu nahi dizugu: denok daukagu besteen erruak ikusteko itzelezko gaitasuna, baita besteen zorigaitzez barre egiteko ere, tamalez. Gogoratu hatzamar batez norbait seinalatzen dugunean, beste hirurek zu seinalatzen zaituztela. Beraz, ezer edo inor epaitu baino lehen, zeure buruaz kezkatu!



















Ondo izan!


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07