blogak

Baloreak baloratzen

BESTE EGUN ARROSA BAT


Kaixo irakurle hori:

Gaurko eguna, familia askotan dago seinalaturik; urriak 19, bularreko minbiziaren kontrako nazioarteko eguna dugu. Emakumeen artean heriotza gehien eragiten duen minbizia da bularrekoa, baina zorionez, gehienek borroka hori irabazten dute. Osakidetzaren Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak lagundu du horretan.

Hona hemen omenaldi xumea, Leireren eskutik, pairatzen ari direnentzat zein borrokan ibili direnentzat ere, bakarrik ez daudela jakin dezaten!:





Iazko sarreran Gasteizen bularreko minbiziaren borrokaren inguruan grabatutako bideo bat elkarbanatu genuen. Aurten, duela egun batzuk Bilbon antolatutako lasterketa ekartzen dugu. Irudian klikatuz gero, Bilbao hiria irratira eramango zaitu eta bertan erreportaje bat entzuteko aukera izango duzu:



Irudian argh ilustren den modulan, herritarrek erantzun zabala eman zioten ekimenari. 10.000 bat lagun bost kilometroko ibilbidea osatzeko elkartu ziren urriaren 8an goizeko 11:00etan bularreko minbiziaren aurkako borroka babestu asmoz. Gaixo, senide, lagun, elkartekide, pertsona anonimo eta erakundeetako ordezkariak, besteak beste. Denek soinean arrosa koloreko kamiseta zeramaten, dortsal zenbaki banarekin. Lehenengo aldia da kamisetak agorasen. Seinale ona, gero eta jende gehiago gaixotasun honen alde!

Iazko bitxikeria ekartzen dugu berriro, gaixotasun hau ez da soilik emakumezkoena eta jakinaren gainean egon behar dugu:





Musikarekin amaitu nahi dugu, itxaropen eta indarra ematen duen kantu polit batekin, pairatzen dutenei bakarrik ez daudela jakinarazteko. Entzun dezagun!:


jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07