blogak

Bai Horixe-Bizargorri

4R1K374 H4RR164RR14

Lehendabiziko “letrei” tankera hartzera iristen bazara, aurreneko hitzak ezagutzea lortzen baduzu, zure burmuinak beste gainerako guztiei ere igarri emango die. Ariketa harrigarria. Honako mezu edo dena delako hau ez da jolas bat soilik. Dirudienez, honako testu itxuraz narrastu hau deszifratzea zenbat eta gehiago kostatu, orduan eta hurbilago omen gaude Alzheimer zoritxarrekotik. Astindu garuna, laguna! 1P1N 17Z4ZU Z3UR3 N3URØN4k M4R7æ4N…

 

UD4KØ 36UN B4734N 14Z, H3ND41AKØ HØND4R7Z4N N3NB1L3L4, H4R4 NØN 1KU573N DUD4N N35K471L4 PØLI7 B47 HØND4RR3Z, P4L4Z 374 B4LD3Z 64Z73LU7æØ B47 J45Ø7Z3N… L4U B3RT5Ø 361N N17U3N 37A M1K3L 64R1KØ17Z 4D15K1D34K K4N7A B47 5ØR7U Z16UN, ZØR464RR14, 1NØN 3R3 4P3N45 3N7ZU73N D3N4. (1NØN PR1N7Z3R1K B4DA…). HON4 H3M3N 4B35714R3N H17Z4K:

 

HØND4R7Z4R3N 6ØRR14N D4B1L N35K471L4,

JØL4534N, B3R37Z47 64Z73LU B1L4…

B1 35KU3Z 361N DU HØND4RR3ZKØ P1L4:

1NØN PR1N7Z3R1K B4DA, 37ØR D4D1L4.

 

HØND4R7Z4R3N 6ØRR14N UR-B4LD3 B3RD34:

HØRR4 361N 64Z73LU 7æ17 FU3R734.

HU751K D46Ø, 41, B41N4: F4L74 DU 6ØR734.

INØN PR1N7Z3R1K B4D4, NØN D4 6ØRD34!?

 

HØND4R7Z4R3N 6ØRR14N 17545Ø4 URD1N,

N35K4R3N 4URP3614N B3614K B3RD1N.

64Z73LUKØ 4734 Z4B4L1K DU 361N,

1NØN PR1N7Z3R1K B4D4, H4ND1K 54R D4D1N.

 

HØND4R7Z4R3N 6ØRR14N 64Z73LU4 7æUR1,

N35K47æ4K UR 64Z14 B417U 1æUR1.

361N6Ø 3Z B4Z41Ø P3N4 74 M1N7æUR1,

Z47ØZ, B4D4, PR1N7Z34: ZUR3 Z41N D1RUD1!

 

Honaino iritsi bazara, testu narrastuari igarri eman diozun seinale. Bejondeizula: ez duzu begian alferrik, ez burmuinean okerrik. Agian, peskiza txarrean zeunden hasieran, baina heldu diozu gogotik eta porru-hazi ederrak atera dituzu atzenerako: lanak eginak! Honaino, entretenimendua; ondoren, erregua: horra, beraz, zuretzat bide batez bi mandatu… Aditu ondo. Baldin «Inon printzerik bada» abestia gustukoa fortunatu bazaizu, askoz politagoa duzu Mikel Garikoitzek kantatua. Ez duzula ezagutzen? Saia zaitez bila, ea nonbaitetik lortzen duzun DVDa. Bestela, erregutu ezazu, arren, jar dezatela behingoz Euskadi Irratian, esate baterako. Gorila eta inurriarena gertatzen baita beti: handia, ni-ni-ni, ipini eta ipini; txikia, et-et-et, zapuztu eta ahaztu… Zoaz irratira eske. Zoaz, Alzheimerra oso zabalduta dabil-eta gure artean aspaldi.

Bizargorri, 2017-08-02


© bizargorrizena for Bai Horixe - Bizargorri, 2017. | Permalink | 4 comments | Add to del.icio.us
Post tags:

Feed enhanced by Better Feed from Ozh

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07