blogak

Bai Euskarari bloga

Zer da Bai Euskarari Ziurtagiria?

Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta lehenengo galderari erantzun dio Ane Insua elkarteko aholkulariak bideo honetan:

Zer da Bai Euskarari Ziurtagiria

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko tresna eraginkorra dugu Bai Euskarari Ziurtagiria.

Alde batetik, euskararen presentzia areagotzeko erabakia hartu duten entitateak identifikatzeko eta erabaki horri aitormena emateko balio digu.

Bestetik, euskararen erabilera areagotzeko lanketa bat egiteko aukera ere ematen digu. Izan ere, urtero biltzen gara ziurtagiridun guztiekin haien hizkuntza egoera aztertzeko eta horren arabera helburu erreal eta egokituak finkatzen ditugu urtez urte euskarari espazio berriak irekiz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07