blogak

Bai Euskarari bloga

Zarauzko 34 itsasargi, euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen

Zarauzko udalbatza aretoan ospatu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria den Rober Gutiérrezek, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Irune Urbieta Euskara zinegotziak. Zarautzen 34 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain dela 14 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmen honen bidez, horietako 31 babesten dira.

Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak, eskerrak eman dizkie Udalari aurten ere hitzarmena berritu dutelako eta Zarauzko ziurtagiridunei, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dugunontzat “bide-erakusleak” baitira eta bide diferenteak erakutsi dituzte helmugara iristeko, “ez baitago bide bakarra”, gaineratu du.

Gutiérrezek nabarmendu du, “izpiz izpi guztion argiak” direla beharrezko euskararen etorkizuna gero eta distiratsuagoa izan dadin eta espazioak argitsuak izan daitezen. Lan munduari “estrategikotasuna” aitortu zaiola esan du eta aitorpena egiteaz harago, “ekintzen garaia” dela esan du, “neurriak hartzekoa, urratsak egitekoa”.

Irene Urbieta Euskara zinegotziak, bestalde, esan du Zarautz euskararen normalizaziorentzat udalerri garrantzitsua dela: “Herri turistikoa izan arren eta biztanleria hazten joan den arren euskaldunen portzentajea eta euskararen erabilera mantendu dira azken 20 urte hauetan”. 

Dena dela, Urbietak nabarmendu du Zarautzen euskararen alde lanean segi behar dela eta datorren urteko Euskaraldiaren leloari aipamena egin dio: “egin dezagun euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. Guztion gogoa eta ahalegina eskatzen dituen helburua; helburu ilusionagarria; denoi dei egiten diguna: norbanakoei eta kolektiboei, herri aginteei, alderdi politikoei, langileen sindikatuei, enpresari-elkarteei, kirol, aisialdi nahiz kultur arloko elkarteei, gizartearen arlo desberdinetako erakundeei…”.

Hitzarmena sinatu ondoren familia-argazkia egin dute aretoan bildu diren entitateetako ordezkariekin batera. 

Zarauzko entitateak

  1. Andere Produktu Profesionalak - Zerbitzua euskaraz

  2. Asti Pinturak - Euskararen bidean

  3. BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak - Zerbitzua euskaraz

  4. Blasenea Mintegi Ekologikoak - Zerbitzua euskaraz

  5. Borda Ardoak - Zerbitzua euskaraz

  6. Chapucetti Diseinuak - Zerbitzua euskaraz

  7. Eguzki Taberna - Zerbitzua euskaraz

  8. Ekia pentsioa - Zerbitzua euskaraz

  9. EKOLIO Olio Birziklapena  - Zerbitzua euskaraz

  10. Etxabe Confort   - Euskararen bidean

  11. Euskadiko Halterofilia Elkargoa -    Zerbitzua euskaraz

  12. Garrastazu Optika  - Zerbitzua euskaraz

  13. Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L.  - Zerbitzua euskaraz

  14. Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L.  - Euskararen bidean

  15. Iruretagoiena Harategia - Kukulu -    Zerbitzua euskaraz

  16. Laia Janari Denda  - Zerbitzua euskaraz

  17. Lizardi lanerako arropa-denda   - Zerbitzua euskaraz

  18. LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa  - Zerbitzua euskaraz

  19. Martiarena zapategia  - Zerbitzua euskaraz

  20. Mendizabal Kinkila Denda  - Zerbitzua euskaraz

  21. Orizar Burdindegia S.L  - Euskararen bidean

  22. Solozabal Autoeskola - Zarautz  - Zerbitzua euskaraz

  23. Talai Berri Txakolindegia  - Zerbitzua euskaraz

  24. Tropela Informatika eta Euskara Elkartea  - Zerbitzua eta lana euskaraz

  25. Zarautz Hileta Zerbitzuak S.A.   - Zerbitzua euskaraz

  26. Hotel Restaurante Argiñano -    Euskararen bidean

  27. Laguntasuna S.Coop.  - Euskararen bidean

  28. Oteitza Lizeo Politeknikoa  - Zerbitzua eta lana euskaraz

  29. Salbatore Mitxelena Ikastola   - Zerbitzua euskaraz

  30. Ulacia bidaiak S.L. -    Euskararen bidean

  31. Urola Kostako Hedabideak S.L.  - Zerbitzua eta lana euskaraz

  32. Zarauzko AEK euskaltegia   - Zerbitzua eta lana euskaraz

  33. Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Zarautz  - Zerbitzua euskaraz

  34. KSB Itur Spain S.A.  - Euskararen bidean

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07