blogak

Bai Euskarari bloga

Ulerrizketa eta Eusle metodologien mintegia, urriaren 30ean

Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean gidatzen duen Aldahitz Ikerketa proiektuak urteak daramatza hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak ikertzen, eta halakoak errazteko tresnak sortzen. Eusle metodologia izan zen lehen emaitza (2012), eta orain bigarren tresna bat aurkeztuko dute, aurrekoaren osagarria: Ulerrizketa metodologia (2019).

Mintegi honetan bi tresnak maila teknikoan ezagutzeko aukera izango da eta Ulerrizketa metodologiaren argitalpen eta bideo berriak aurkeztuko dira.

Data eta lekua

Goiz bateko mintegia izango da (9:30etatik 13:30ak arte), 2019ko urriaren 30ean (asteazkena), Gasteizen (lekua zehazteke).

Nori zuzendua?

Mintegia zuzentzen zaio ikuspegi teknikotik hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak (euskararen aldera) errazteko tresnetan interesa duten denetariko teknikari eta profesionalei.

Besteak beste, honako hauei: aholkularitza enpresetan lanean ari diren teknikariei, administrazio publikoetako euskara teknikari zein arduradunei, herrietako euskara elkarteetako langileei, enpresetako euskara batzordeetako kideei, unibertsitateko irakasle eta ikerlariei, ikastetxeetako zuzendari zein guraso elkarteetako kideei, euskaltegietako arduradun zein irakasleei, eta abar.

Egitaraua eta izena emateko modua dituzue helbide honetan: www.soziolinguistika.eus/ulerrizketamintegia

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07