blogak

Bai Euskarari bloga

Streaming bidez jarraitu ahal izango da Lazarraga Sarien ekitaldia, azaroaren 26an

  • Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea da Lazarraga Sarien helburu nagusia. 

  • Proposamenak jasotzeko epea amaituta, azaroaren 26an Artiumen egingo den ekitaldian ezagutaraziko dira saridunak. 

  • Streaming bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia, Bai Euskarari Elkartearen eta Arabako Foru Aldundiaren kanaletan.

Urriaren 30ean itxi zen hautagaiak aurkezteko epea eta guztira saria jasotzeko 50 hautagai aurkeztu ziren. Horietatik bost aukeratu ditu Lazarraga Sariak VI. edizioko epaimahaiak; azaroaren 26ko ekitaldian emango da horien berri.

Epaimahaia

Lexuri Ugarte Aretxaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekia Sailaren zuzendaria buru dela, LAZARRAGA SARIAK VI. Edizioaren saridunak ebazteko epaimahaia hauek osatu dute:

  • Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria.
  • Olatz Agorria, Electra Vitoria enpresaren ordezkaria.
  • Olatz Imaz, LANEKI elkarteko ordezkaria.
  • Olaia Arrieta, Merkataritza eta Industria Ganbarako ordezkaria.
  • Edurne Parro, Aenkomerreko ordezkaria.
  • Amagoia Zubillaga, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria.
  • Aitor Otaola, SEAren ordezkaria.
  • Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria.

50 hautagai eta bost sari

Aurkeztutako 50 hautagaiak aztertu ostean (behean zerrendatu ditugu hautagai guztiak*), 2020ko sariketan bost sari banatuko dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartu ditu epaimahaiak kontutan:

  • Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
  • Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontuan hartu dira, hala nola:

  • Euskaraz lan egiteko baliabideak.

  • Kontratazioak.

  • Barne agiriak.

  • Kanpo komunikazioa.

  • Hizkuntza paisaia.

  • Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.

  • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.

  • Formazioa euskaraz eskaintzea.

  • Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.

  • Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.

  • Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.

Hautagaiak baloratzeko goiko irizpideez gain, honako hauek hartu dira aintzat:

  • Erakundearen izaera zein den edo berria den kontuan hartu da.

  • Lurralde oreka mantentzen ahalegintzea.

  • Arabako gizartearen aurrean, traktore izaera izatea.

  • Ostalaritza edo merkataritza sektorekoak izatea, COVID 19ak eragin dien neurrian.

Sari-banaketa zuzenean streaming bidez

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da, 18:00etan, Artium museoan. Ikuslerik ezingo da bertaratu eta zuzenean streaming bidez jarraitu beharko duzue ekitaldia. 

Zuzeneko emisioaren esteka bidaltzea nahi baduzue, eman ezazu izena inprimaki hau beteta. 

 

*50 hautagaiak

1. Amorrortu Osteopatia

2. Arabako ALEA komunikazio taldea

3. Aresketa Ikastola

4. ARGI Argiztapena, Elektronika eta Markogintza

5. Lansarean, euskarazko lan ataria

6. ARTgia Sorgune Aretoa

7. Dalvez Argitarazleak

8. Bertako Igogailuak

9. Lanabeseko talde eragilea

10. Grafik Sarea Koop. Elkartea

11. Hala Bedi Irratia

12. Hitz Logopedia

13. Hyundai Eska autokontzesionarioa

14. Irribarre Zabalgana

15. Bai Euskarari Elkartea

16. Itzarri Enplegurako BGAE

17. Leo Barañano Abokatua

18. Lizarralde Soinua Txalaparta SL

19. Lope de Larrea ikastola

20. Aizpeolea Harategia

21. Aldapa Taberna

22. Askabide Klinika

23. Autocares Sobrón

24. AyG Asistencial

25. Gasteizko Artis Kreativa eskulan denda

26. Bionekazaritza

27. Doitu Ofimatika

28. Errota Hortz Klinika

29. Hiruko Taberna

30. Iturrienea Jatetxea

31. Iturrieta Sagardotegia

32. Museo del Organo Jatetxe begetarianoa

33. Martinez de Rementeria farmazia

34. Puente Farmazia

35. Teklak - Komunikazio eta audientzien estudioa

36. Txirrinduz

37. Uriarte Industrial

38. Albeniz Liburudenda

39. EBA,SL.

40. Ttipia Kultura

41. Adigrafik (Sorpresa opariak)

42. Kike Zurutuza

43. Josu Santamaria. Larrateko

44. Arabako Euskal Pilota Elkartea

45. ARBEL kooperatiba (Aramaio)

46. Kanpezuko tabernak, oro har

47. Kanpezuko Ekobasterra denda

48. Zaraobe Institutua

49. ELKAR

50. ASASAM

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07