blogak

Bai Euskarari bloga

"Pertsonak dira, haien talentoa da, enpresen leihakortasunean gaur gaurko gakoa" - Gorka Etxabe Enpresarean TB-n

Arteman Komunikazioa agentziako zuzendaria den Gorka Etxabek ireki zuen ostiralean, martxoaren 1ean, Enpresarean TB zuzenekoa, profesionalei zuzenduriko euskarazko edukiak nahieran eskainiko dituen Bai Euskarari Elkartearen telebista berria.
 
Etxabek enpresa, talentua eta pertsonetan oinarrituriko marketinari buruz hitz egin zuen, markaren etorkizun eta erreputazioaren fokoa enplegatuetan jarriz:
 
"Enpresa eta erakundeetako Pertsonen Gestioko eta Marketin arloetako departamentuetan burubelarri dihardute lanean aspaldi honetan talentoa erakarri asmoz. Pertsona gaituak, prestuak, markaren estrategiarekin bat egingo dutenak... talentoa erakartzea eta fidelizatzea da orain enpresen helburu nagusia. Teknologiak enpresen prozesu eta eskaintza parekatu du. Pertsonak dira, haien talentoa da, enpresen leihakortasunean gaur gaurko gakoa. Marka enplegatzailearen estrategiaz, employer brandinaren tendentziaz lau-bost ideia nagusia azaltzan saiatu naiz EnpresareanTBren estreinaldian. Enplegatuak dira gure erakundearen ospearen, markaren eta komunikazioaren estrategiaren fokoa. Haiek esaten dutena, haiek egiten dutena, erakusten duten koherentzia... garrantzitsuak izango dira beste batzuk erakartzeko. Perfil egokiak enpresatara erakartzeko". 
 
Hitzaldia zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez bazenuen, hemen ikus dezakezu, nahieran:
 
 
 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07