blogak

Bai Euskarari bloga

Oposaketak euskaraz egiteko baliabideak Lansarean.eus-en

Lansarean.eus lan-atarian, lan-eskaintzez gain, zenbait baliabide dituzue eskura oposaketak euskaraz egin nahi dituzuenontzat: galdetegiak eta material biltegia. Bergoi Madernaz Bai Euskarari teknikariak emango dizue horien berri bideo honetan:

Lansarean erabiltzeko gidak

Lansarean.eus webgunea lana bilatu edo profesional egokiak aurkitzen laguntzeko euskarazko lan-atari bakarra dugu. 2015ean sortu zuen Bai Euskarari Elkarteak eta urtez urte webgunearen erabiltzaileen kopurua handituz doa. Iaz, erabiltzaileen iritziak kontuan hartuta, hainbat atal gehitu eta funtzionalitate berriak erantsi zitzaizkion. Gaurkoan, lan-ataria erabiltzeko gidak ere berritu ditugu.

Lansarean.eus-eko NOLA ERABILI? atalean dituzue gida berriak: lan bila ari direnentzat eta profesionalak aurkitu nahi dituzten enpresentzat gida bana egin dugu, lan-ataria erabiltzeko jarraibideekin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07