blogak

Bai Euskarari bloga

Nork merezi du Bai Euskarari Saria?

Urriaren 24an Bai Euskarari Sarien banaketa-ekitaldia ospatuko dugu Miramar Jauregian (Donostia). Horri begira, Bai Euskarari Sarietarako hautagaiak proposatzeko epea ireki dugu irailaren 15era arte. Galdetegi honen bidez, hiru hautagai proposatu ahal izango dituzu:

  • Bai Euskarari Ziurtagiria dutenen artetik, bi proposatu behar dira Bai Euskarari Saria jasotzeko. Aukeraketa egiteko, Bai Euskarari Ziurtagiridunen mapa kontsulta daiteke esteka honetan: http://www.baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak
  • Euskal Herriko norbanako bat Bai Euskarari sariarekin aitortua izateko.

Zeintzuk dira zure ustez alor sozioekonomikoan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik aitortza behar duten hiru horiek?

Egin zure proposamena galdetegi honetan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07