blogak

Bai Euskarari bloga

Mintzanet zuzenean: "Euskara, profesionalen bidelaguna"

Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak Enpresarean TB zuzenekoa eskaini digu gaurkoan Mintzanet proiektuaren berri azaltzeko eta arlo profesionalean euskara bidelagun izateak dituen abantailak aurkezteko.

Egitasmoak "Bidelariak" eta "Bidelagunak" harremanetan jartzen ditu elkarrizketak euskaraz izateko. "Bidelaria" euskara praktikatu nahi duen pertsona da eta, "bidelaguna", laguntzeko prest dagoen euskalduna.

Enpresetan euskara sustatzeko jarraitzen duten plana azaldu digu eta adibide bezala jarri du Osakidetzarekin egindako proiektua. Hasieran, hiru hilabeteko esperientzia pilotua egin zuten eta orain sei hilabeteko modulu bat jarri dute martxan. Mintzaneten oro har gertatzen den bezalaxe, kasu honetan ere, izena eman duten bidelagunen araberakoa izan da sortutako bikote kopurua. Hau da, 150 pertsonak eman dute izena, baina horietatik 25 zirenez bidelagunak, 25 bikote egongo dira ekainera bitartean. Lehenago egindako pilotuaren emaitzak oso baikorrak izan zirela aitortu didu Loiartek, eta, horregatik, erabaki zuten ekimenarekin aurrera egitea.

Eta zu zer zara, "Bidelaria" edo "bidelaguna"?

 


Mintzanet-ek Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Zerbitzua euskaraz” maila du eta euskararen erabileraren aldeko pausoak ematen ari da Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07