blogak

Bai Euskarari bloga

Lau ziurtagiridun berri eta bi lorpen martxoan

Martxoan lau ziurtagiridun berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari komunitatera: Azpeitiko Andere produktu profesionalak, Gasteizko Amorrortu Osteopatia Fisioterapia zentroa, Leioako Poolsport Soluciones eta Gasteizko Oiandi taberna. Zorionak eta ongi etorri guztioi!

Ziurtagiridun berriak

Azpeitiko Andere-k 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du. Zarauzko dendan zuten Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain Azpeitian ere bai. Zorionak eta ongi etorri!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gasteizko Amorrortu Osteopatia Fisioterapia zentroak 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri!

Leioako Poolsport Soluciones-ek 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gasteizko Oiandi tabernak 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du. Zorionak eta ongi etorri!

 

Lorpenak

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gasteizko Teklak - Komunikazio eta Audientzien estudioa 'Bidean' mailatik 'Zerbitzua euskaraz' mailara pasa da. Zorionak!
 
Oreka IT-k bulego berria zabaldu du Iruñean eta 'Zerbitzua Euskaraz' eskaintzen dute bertan. Zorionak!

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07