blogak

Bai Euskarari bloga

"Lan munduan euskaraz eroso aritzea izango da datozen urteotarako erronka"

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa-ekitaldia egin zuten ostiralean, otsailaren 24an, Barañainen, 35 enpresa, saltoki eta entitateren euskara maila aitortzeko. María Lecumberri Barañaingo alkateak eta Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak eman zituzten bereizgarriak, udaleko alderdi guztietako zinegotziekin batera.


Rober Gutiérrezek esker hitzak eskaini zizkion Barañaingo Udalari, euskara zerbitzuari eta "orbitan" lanean ari diren bidelagun guztiei, batez ere Sahats Fundazioari. Nola ez, eguneko protagonistak, ziurtagiria jaso zuten entitateak, zoriondu zituen. Nabarmendu zuen "lan munduan euskaraz eroso aritzea estrategikoa" izan behar dela hurrengo urteetako hizkuntza politiketan. Bestetik, aipatu du "garrantzitsua" dela "administrazioek, enpresek, langileek eta kontsumitzaileek hizkuntzaren ikuspegia ere txertatua izatea. Eta,horretaz gain, elkarrekin eragiteko espazioak eraikitzen baditugu, askoz ere errazagoa izango da adostasuna zabaltzea, erantzukizuna partekatzea eta adostasunetatik etorkizuna eraikitzea".


María Lecumberrik zehaztu zuen aurrera begira ere, Udalaren asmoa dela Bai Euskarari Ziurtagiria "babestea eta laguntzea; nola ez, zuen laguntzarekin eta guztion elkarlanarekin".

Ziurtagiridunak

Hauek dira 2022. urtean Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu duten Barañaingo enitateak:

Euskararen bidean

  • ANDRÓMEDA Belardenda / Herbolario

  • ARRITXU ileapaindegia

  • Barañaingo EUSKAL KANTAK

  • Barañaingo GEROA BAI

  • ALTXE Kudeaketa

  • Centro Veterinario ABODI

  • Coral Barañain ABESBATZA

  • LARRAIN Elkartea

  • Cubillas-BARRICART Botika - Beatriz

  • GOGORZA Anaiak harategia / Carnicería

  • IRATXO Taberna

  • Izquierda Unida/Ezker Batua

  • KAIOA Café-Bar/ Taberna

  • KARRAPE taberna Los Porches

  • LURGORRI Taberna Jatetxea

  • MURUZABAL Bizikletak / Bicicletas

  • Podemos-Ahal Dugu

  • SADA Hortz Klinika / Clínica dental

  • STUDIO Liburudenda/Librería

  • TANTATIC Diseinu eta Garapena / Diseño y Desarrollo

  • TECNIAUTO Auto Lantegia / Taller de coches Tecniauto

  • Txaranga IGANDEA elkartea

  • Viajes MARFIL S.L.

Zerbitzua euskaraz

  • AKELAMENDI Elkartea

  • ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma

  • BARABATU Barañaingo Batukada

  • Barañaingo JAI BATZORDEA

  • Barañaingo TRIKITILARI Eskola

  • JAUZI taldea

  • EH Bildu Barañain

  • MUGARRI Guraso Elkartea

  • PLAZABERRI Egunkari digitala

Zerbitzua eta lana euskaraz

  • HAIZEA Kultura Elkartea

  • HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea

  • SAHATS Fundazioa

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07