blogak

Bai Euskarari bloga

Gasteizko taberna euskaldunen sarea aurkeztu dute

Gasteizen euskaldunak diren edo euskalduntzen ari diren tabernen sarea aurkeztu dute Bai Euskarari Elkarteak eta Gasteizko Mintzalaguna ekimenak. Bai Euskarari Ziurtagiria duten tabernek osatzen dute sarea eta bertan euskaraz kontsumitu edo mintzalagun praktikak egin ahal izango dira. Nohizbehinka dastaketak, mintzapotea, diaporamak eta bestelako ekintza osagarriak antolatuko dira.

Joan den ostegunean egin zuten aurkezpena Gasteizko Mintzalagunek, Falerina Tabernan hasi, Txistu garagardetegian jarraitu eta Dazz tabernan amaitu zuten.

Ekimenaren berri emateko eskuorria argitaratu da eta sarea osatzen duten tabernetan eskura dezakezue.

Tabernen zerrenda

  1. 7 TABERNA

  2. ALDAPA TABERNA

  3. BOTXO GARAGARDOTEGIA

  4. DAZZ

  5. DOLOMITI JATETXEA

  6. ED3N TABERNA

  7. EL GALEON TABERNA

  8. FALERINA TABERNA

  9. GORBEA BODEGOIA

  10. HARITZAK TABERNA

  11. JANGO TABERNA

  12. KOXKA

  13. KUPELA ARDO-TXOKO

  14. MERIDIANO TABERNA

  15. OIANDI CAFE BAR

  16. ORAIN TABERNA

  17. TXISTU GARAGARDOTEGIA

  18. VIRGEN BLANCA JATETXEA

  19. ZURRUPA TABERNA

  20. ARTEPAN BOULEVARD

  21. ARTEPAN SALBURUA

  22. ALKARTETXE TABERNA

 

Gasteizko euskararen mapa

Gasteizen euskaraz kontsumitzeko aukerak ugaritu egin dira azken urteotan. Bai Euskarari elkarteak Gasteizko euskararen mapan biltzen ditu aukera hauek. Euskaraz kontsumitzera bultzatu nahi zaituztegu. Euskararen mapa osatzen lagunduko diguzu?

Jarri gurekin harremanetan: info@baieuskarari.eus / 677 415 084

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07