blogak

Bai Euskarari bloga

#GasteizenBaiEuskarari mintzodromoa ospatuko dugu ’11 ber bi' fesibalean

’11 ber bi festibala’ izeneko ekimenaren barruan, abenduaren 5ean gazte Mintzodromoa antolatuko dugu Oihaneder euskararen etxean, Gasteizko udalarekin batera. 

Goizeko 10:00etan elkartuko gara Egibide, Presentación de María, Ostalaritza Gamarra eta Karmendalarrak zentroetako lanbide heziketako eta batxilergoko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Topaketa honetan arreta berezia eskainiko diegu ingurumen digitalari, sareei eta teknologiak erabiltzen ditugunean hartzen dugun jarrerari. Beste arlo batzuetaz ere arituko gara, lan munduaz, aisialdiaz... besteak beste. Ahoz ez ezik, gazteek #GasteizenBaiEuskarari traola erabiliko dute haien iritziak eta ekarpenak sarean partekatzeko. 

Sorpresak izango ditugu eta baita sariak ere.

Parte-hartzeko interesik bazenute, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Gogoan duzu aurreko urteko mintzotxiodromoa?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07