blogak

Bai Euskarari bloga

#GasteizenBaiEuskarari mintzodromoa egingo dugu azaroaren 28an

Euskaraz, 1+1… Hamaika! izeneko ekimenaren barruan, azaroaren 28an gazte Mintzodromoa antolatuko dugu Oihaneder Euskararen Etxean, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. 

Goizeko 10:00etan elkartuko gara Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Aurtengo topaketan arreta berezia eskainiko diogu kirolari eta gazteen artean ezaguna den kirolari bat izango dugu gonbidatu moduan. Beste arlo batzuetaz ere arituko gara, arlo digitalaz, lan munduaz, aisialdiaz... besteak beste. Ahoz ez ezik, gazteek #GasteizenBaiEuskarari traola erabiliko dute haien iritziak eta ekarpenak sarean partekatzeko. 

Sorpresak izango ditugu eta baita sariak ere. Animatu!

Parte-hartzeko interesik bazenute, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Parte hartu duzue inoiz mintzodromoan? Hemen duzue joan den urtekoaren laburpena:

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07