blogak

Bai Euskarari bloga

Gasteizen euskaraz kontsumitzeak saria dakar!

Gasteizko merkataritza eta ostalaritzan euskara erabiltzea sustatzeko kanpaina jarri du martxan Bai Euskarari Elkarteak; urrian zehar Bai Euskarari ziurtagiria duten Gasteizko dendetan euskaraz kontsumitzen duten bezeroek zozketa batean parte hartu ahal izango dute.

Nola parte hartu

  1. Euskaraz kontsumitu edo Lehen Hitza Euskaraz egiten duten bezeroen artean banatuko dira boletoak. Zozketaren boletoak urriaren 1etik 31ra arte banatuko dira Bai Euskarari ziurtagiria duten establezimenduetan.
  2. Hiru boleto eskuratu beharko dira, Bai Euskarari ziurtagiria duten hiru establezimendu desberdinetan.
  3. Hiru boletoen kodeak formulario honetan sartu azaroaren 3a baino lehen. Saria jasotzeko hiru boletoak entregatzea beharrezkoa da.
  4. Zozketa azaroaren 4an egingo da eta irabazleekin harremanetan jarriko gara.

Sariak

  1. 100 €-ko bono bat.
  2. 50 €-ko bi bono.
  3. Hiru harpidetza ALEA aldizkarian
  4. Lau bazkari/afari bi lagunentzat

Saridunek erabaki ahal izango dute Bai Euskarari ziurtagiria duten zein enpresatan erabili bonoak.

#LehenHitzaEUS kanpainaren barruan

Gasteizko #LehenHitzaEUS kanpainaren barruan kokatzen da ekimen hau. Horren helburua da establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik. Hala, Gasteizko euskararen mapa osatzen joatea da kanpainaren muina, euskarazko kontsumoa errazagoa izan dadin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07