blogak

Bai Euskarari bloga

Euspot lehiaketa: ikus-entzunezko publizitatean euskara sustatzeko ekimena

Euspot, Euskarazko Spot Lehiaketaren bederatzigarren edizioa aurkeztu da asteon. Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak, Arizmendi Ikastolak eta Arteman Komunikazioak antolatzen dute lehiaketa eta aurten, lehen aldiz, Bai Euskarari Elkarteak babesle bezala parte hartuko du. Gure helburua arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea. 

Lehen aldiz, Bai Euskarari Elkarteak babesle bezala parte hartuko du.

Zer dago janzten dugunaren atzean? da aurtengo edizioko gaia. Spotak nabarmendu beharko ditu moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak. Lehiaketaren helburua da ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea. Parte-hartzea gorantz doan lehiaketa da, iaz Euskal Herri osotik jasotako 98 lan aurkeztu ziren.

Estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea.

Lanak aurkezteko epea

Parte-hartzaileek maiatzaren 13ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 28an egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

Bai Euskarari Elkarteak emango du Publikoaren saria.

2.550 euro saritan

Bost sari banatuko dira eta Bai Euskarari Elkarteak emango du Publikoaren saria.

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago duzue https://euspot.eus/ webgunean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07