blogak

Bai Euskarari bloga

Euskoa, trantsizio ekologikoaren eta euskararen aldeko tokiko moneta

Xebax Christy Euskal Moneta Elkarteko lehendakaria izan genuen ostiralean Enpresarean TB-ko zuzenekoan.

2013an sortu zen Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da Euskoa. Hasieran bileteak ziren, baina 2017az geroztik, moneta digitala ere bada. Enpresa edo norbanako bakoitzak kontu bat ireki dezake elkarteak kudeatzen duen sistema batean eta kontu horri loturik ordainketa-txartela dute Euskoa darabilten komertzioetan erosteko.

Euskal Moneta sortzean bi helburu izan zituzten kontuan: Ekologia eta Euskara.

Trantsizio ekologikoa helburu hartuta, lurraldean praktikak aldatzeko eta hobetzeko tresna da Euskoa, tokiko ekonomia bultzatzen baitu.

Euskararen presentzia azkartzea da beste helburuetako bat. Euskoan sartzen diren enpresa guztiei engaiatzen zaie euskararen aldeko konpromisoak hartzea, langile bat euskara ikasten jarriz edo seinaletika elebiduna eginez. Horretarako Euskararen Erakunde Publikoaren laguntza ematen zaio.


Euskal Moneta elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Bidean' maila.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07