blogak

Bai Euskarari bloga

Etxealditik Euskaraldira ekimena, etxeko hizkuntz ohiturak aldatzeko

Datorren astelehenetik, apirilak 20, maiatzaren 3ra bitartean egingo da Etxealditik Euskaraldira. Etxeko hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea eta euskararen erabilera sustatzea izango du helburu, azaroan hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioari begira. 

Egunero, kanal ezberdinetan

Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan (FacebookInstagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezu bidez emango dira Etxealditik Euskaraldira ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak.

  • Apirilaren 20an argitaratuko da lehen mezua, aurkezpen moduko bat.
  • Apirilaren 21etik 23ra hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa egiteko proposamena zabalduko da.
  • Apirilaren 24tik 30era egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira.
  • Ekimena maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatuko ditu Euskaraldiak, #EtxealditikEuskaraldira traolarekin eta @euskaraldia aipamena eginez.

Etxeetako leiho eta balkoietan ere koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, ekimenean parte hartzen ari direla adieraz dezaten.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07