Atzo, maiatzaren 24an, Ficoban elkartu zen Enpresarean Foroa, "Enpresarean Foroa: Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian" gaiaren inguruan hausnartzeko eta enpresa zein profesional ezberdinen esperientziak entzun eta partekatzeko.
"Euskal Herriaren egoera berezia da arrazoi askorengatik, horietako bat bi “estatupean” egotea delarik. Honek, Euskal Herri mailako lankidetzak garatzeko orduan berezitasunak ekartzen ditu, legeak, diru-laguntzak, lan egiteko moduak,... desberdinak direlako mugaren alde bakoitzean".
Ideia horretatik abiaturik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertu genuen eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu genituen.
Saiora jarraitzeko aukerarik izan ez bazenu, hemen duzu aukera Enpresarean Foroko hitzaldi eta solasaldiak ikusteko.
Mila esker egitarauan parte hartu zenuten guztioi, Ficobara bertaratu zinetenoi, eta Maite Reizabal Arregui-ri, EnpresaBIDEAko erredakzio buruari ,saioa gidatzeagatik.
Marie Heguy-Urain, « Euroeskualdeko hiritartasuna » proiektuen kudeatzailea. Lankidetzak sustatzeko dauden baliabide publikoez arituko da, besteak beste.
Beñat Irasuegi Ibarra, Talaios kooperatibako kidea. Translanekin proiektua aurkeztuko du.
Enpresen arteko solasaldia. Parte-hartzaileak: Onintza Agirre (Latzondo tresnak eta Berlatz) eta Pierre Bastres (Antola Cooperation).