blogak

Bai Euskarari bloga

Enpresarean Azoka urriaren 25ean

Enpresa eta profesionalak urriaren 25ean elkartuko dira Orona Ideoren egoitzan euskal lehiakortasunerako jauzia emateko. 

Euskal ekonomia eta gizartearen erronkak izango dira hizpide, lurraldearen lehiakortasunerako jauzia elkarrekin emateko. XXI. mendean bizi ditugun industria iraultza, digitalizazioa, lanaren automatizazioa... dira, besteak beste, zuzenean eragiten diguten hito esanguratsu batzuk. Enpresa aldi berezia bizi dugu, abantail eta desabantailekin, iritzi eta proposamen oso ezberdinekin. Azoka profesionalaren laugarren edizio honetan, hainbat solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru antolatuko dira, enpresa eta profesionalen arteko elkarlana sustatu eta esperientziak trukatzeko. 

Jardunaldia goizez ospatuko da aurten 9:00etatik 14:00etara, ondorengo bazkari batekin. 

Irailean zabalduko ditugu ekitaldiaren egitaraua, profesionalen izenak eta izen-emate formularioa. 

Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak bultzaturiko Enpresarean egitasmoaren ardatz bat da. Horren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio aukera berriak eta komunitatea sustatzea. 

Hona hemen 2016ko Enpresarean Azokako bideo-laburpena - Ekintzailetza eta finantziazio eredu berriak:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07